XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAUTU BATEKO ERABIDEAK.

Beste orriko irukien elkartzeak bidea emanda, beste elkartasun batean ipiñi dira, lautuaren barruan, ertzen auzotasuna zainduta, eta beren arteko egal batzuen jarraipena lazatuz.

Askatasun osoz irukiak erabil aal izango dituzu, beste talde batzuk osotzeko, lautu barruko itxura berdintsutan jarraituz.

Kartoi meetatik ebakitako beste iruki, lauki eta abarrekin, edota margo ezberdiñekoekin elkartze geiago egin ditzakezu lautu zurien gain edo beste edozein margodunen gain.

Gogorragoekin (margodun kredakin), beste elkartze batzuk egin daitezke, kartoi batean elkartu ta itsasiz, orrela elkartutako ozka-lanak agertzeko.